XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Legorte izugarria.

Aspaldian euri gutxi egiten ari zaigu Europa'ko sartaldeko lurralde auetan.

Euria zerk egiten duan, eta zergatik urte batzuetan euri geiago eta besteetan askoz ere gutxiago izaten dan jakiten oso zailla da.

Euria lurrun biurturik, aize garbi ber-berak eramaten du leku batetik bestera.

Emengo euria noiz eta zenbat etorriko jakiteko, millaka kilometro itsaso aundian barruraiño ibilli bear litzake ikerketak (inbestigazioak) egiten.

Klima, au da, giroaren gora-beerak zeatz eta meatz aurretik ezagutzerik ez da.

Ainbat eta gutxiago euria egin edo gutxitu araztea!.

Nekazaritzak bearrezkoa du ura izatea.

Landareak ez dira sortuko, azi eta fruturik emango, urik ez dan lekuan.

Eguzkiaren argia ezik, ura ere bearrezkoa du landareak fotosintesia, au da, argi-eta-ur bidez landare barruko gunak sortu eta indartzeko.

Lur mota bakoitzak bere neurriko ura bear izaten du.

Ur asko bear ondartsuak eta biguñak diran lurretan.

Ur gutxiago lur karetsu eta igeltsu geiago dutenetan.

Ur geiago eguzkiak ordu askotan eraso ekiten duan lurretan....

Landare bakoitzak ere, ur geiago edo gutxiago bear izaten du.

Pikoak eta maastiak ez ainbeste, artoak eta abelazkuntzan bearrezko dan belarrak berriz, ur asko.

Gure probintzietan nekazaritza bizibiderik zabalduena zan garaietan, noizetik bein.

ikusten genitun errogatibak Estandartea aurretik zuala, apaiza letani luzeak kantari, fededunak gure kanpoetara joaten ziran Jainkoari ur onuragarria eskatzera....

Gure lurralde au berriz, fabrika-zoko biurtu zaigun ezkero, kanpoak soil eta ereiteke utziak izan diran ezkero, iñork ez du ardura aundirik euria darion ala ez.

Fabrikakoek, noski, euririk ez izatea naiago.

Pestarako eta pasiurako eguraldi eguzkitsuak obeak bait dira!.

Baiña Espaiñi'ko egoaldean, Extremadura aldetik eta, zer nolako legortea dagon esanaz, itzik ere ez dute arkitzen.

Aspaldiko urteetan izan ez diran alako legorteak omen dituzte.

Eta onatx emen zioa: gaurko gizaki modernoak ura erabiltzen du bere eguneroko bizitzan galanki! Erropa-garbitzeko edo ontzi-garbitzeko tresnak dirala.

Baiñutako gelak dirala.

Bizitza aurreratu eta modernoak gizakiari eskatzen dion garbiketa dala-ta, biztanle bakoitzeko, egunean 200 edo 300 litro ur bearrezko ditu iri aundi batek, urinagusi aundi batek.

Ur ori odeietaik ez datorren bitartean, iztingak gero eta legorrago!.

Badira Espaiñia'n urik ezagatik, egunean ainbeste orduko ura bakarrik ematen ari zaizkien iri eta errixkak.

Egoera latz onetan, euskaldunok dugu suerterik onena, gure iparraldeko itxas-ertz orlegi, berde onetan, luzaro urik gabe egoten ez geralako.

Pentsa dezagun egoaldekoen kinka larri ortaz.

Joxe Zarautz'ek.